26 mayo, 2009

FERNANDOREN KOMERIAK

Duela urte asko herri txiki batean bazen oso potoloa zen gizon zahar bat. Jan besterik ez zuen egiten eta inoiz ez zen besaulkitik altxatzen. Eta gauza goxoak bakarrik jaten zituen. Bere emazteak beti zebilen oihuka inoiz ez zuelako probetxuzko ezer egiten. Horregatik gizona lotan egoten zen egun guztian, emaztearen oihuak ez entzuteko.
Txikia zenean, Fernandok, hala deitzen zen gizona, oso kirolari ona zen. Futbolari bikaina zen eta saskibaloia gustatzen zitzaion. Gainera, soinketa erritmikoa egiten zuen eta bere taldeko neskak baino askoz hobeto egiten zuen. Inguruko herrien arteko lehiaketa guztiak irabazi zituen. Horregatik bere emaztea txikitatik berataz maitemindu zen. Orain, ordea, txakur lasterketak ikusten ditu telebistan. Hori da kirolarekin duen harreman guztia, ikustearekin bakarrik nekatzen baita.
Bere emazteak, Mirentxuk, ez du jokaera aldaketa hau ulertzen eta guztiz nazkatuta dago. Baina Mirentxuk ez du benetako istorioa ezagutzen, Ferandok ez baitio inoiz azaldu. Mirentxuk ez daki hamazazpi urte zituela hanka apurtu zuela eta ordutik kirol gehiago ez zuela egin. Soinketa erritmikoko Euskadiko txapelketan parte hartzen ari zen.
Hankak irekita bueltaka ari zela, epaileek jauzi mortal bat egiteko eskatu zioten. Fernandok irabazi nahi zuenez, agindutakoa betetetzen saitu zen. Baina, ez zitzaion berak nahi zuen bezala atera; lehiaketa ikusten ari ziren guztiek asko izutu ziren Fernando lurrera erori zela ikustean.
Medikuarengana eraman zuten berehala eta honek, berriro txapelketetan parte hartu ezingo zuela esan zion. Fernado asko goibeldu zen eta ohean etzanda eman zituen bi hilabete. Egun hartatik ez zuen kirol gehiagorik egin eta pisua hartzen joan zen pixkanaka-pixkanaka. Mirentxuk ez du ulertzen zergatik egiten duen negar Fernandok gimnasia erritmikoa ikusten duenean telebistan eta Fernando lotsatiegia da hari azaltzeko.
Bere seme-alabak ere oso kezkatuta ibiltzen ziren eta amarekin hitz egin zuten Fernandorekin zerbait egiteko. Azkenean, telebista programa batera eraman zuten. Bertan, jende pisutxuarentzat irtenbideak bilatzen zituzten. Hasieran Fernandok ezetz esan zuen, ez zelako besaulkiti altxatu nahi, baina azkenean denon artean lortu zuten programara eramatea. Jende asko deitu zuen programara Fernandorentzat irtenbide asko proposatuz. Horietako bat entrenatzaile pertsonal bat izan zen.
Peruk, entrenatzaileak, asko saiatu zen baina ez zuen ezer lortu. Fernandorekin goizeko 6:00etan jaikitzen zen eta korrika egitera joaten ziren. Gero errekara joaten ziren igeri egitera. Arratsaldean gimnasiora joaten ziren era guztietako ariketak egitera. Bi hilabete pasa ondoren, Fernando beti bezain potolo zebilela ikustean, Peru asko haserretu zen eta dimititu zuenean hauxe esan zion:
-Zutaz nazkatuta nago eta dimititzen dut!!!!!!!! Ez zara saiatzen. Horrela ez duzu pisua galduko eta ez zara inoiz gimnasia erritmikoko txapelduna berriz izango!
Fernando oso triste jarri zen eta batere motibaziorik gabe gelditu zen. Lehen bezala besaulkian eserita eta telebista ikusten egoten zen etengabe. Egun batean gimnasia erritmikoko txapelketa batera eraman zuen eta Fernandok bere gaztetako garaiak gogoratu zituen. Ordutatik eta inor ezer esan gabe egunero-egunero hasi zen berriro entrenatzen. Horrela hurrengo urteko txapelketa irabazi zuen eta gaztetan zebilen bezala jarraitu zuen.

JON SESÉ

1 comentario: