24 mayo, 2009

NIKOLAS ETA TXORI MAJIKOA

Bazen behin, printze bat Nikolas deitzen zena. Islandiako herri txiki batetakoa zen. Herriak,Zorbak zuen izena.
Nikolasek, beti, berarekin zeraman ezpata on bat eta hor bere egurrezko armarria ere bai.
Egun batean, basora joan zen buelta bat ematera. Kobazulo bat aurkitu zuen eta barruan zaratak entzun zituen. Eta barrura sartzea erabaki zuen.
Barruan herensuge bat zegoen txori bat harrapatzen saiatzen.
Orduan Nikolas joan zen txoria laguntzera, horretarako herensugearekin borrokatu behar izan zuen.
Borroka oso zaila izan zen, herensugeak sua botatzen zuen, eta Nikolas armarriarekin babesten zen.
Bat batean txoria herensugearen gainean jarri eta gorantz mugitu zuen ahoa txoria harrapatzeko. Mementu horretan Nikolasek ezpatarekin lepoa moztu zion. Baina herensugea hil aurretik, txoriari koska egin zion, eta hegoan zauri eginez.
Nikolasek txori gixarajoa hartu eta alde egin zuen.
Nikolas bere gaztelura joan zen irrikitan txoria zaindu nahi zuen eta.
Nikolasen aita erregea, Alfonso bigarrena deitzen zen eta ama erregina, Elena zuen izena.
Alfonsok Nikolasen txoria ikusi zuen eta esan zion aitak Nikolasi:
-Ez dut nahi animalirik gazteluan, zeren lana asko emango dit eta.
Utzi basoan eta bueltatu afaltzera!
Nikolasek esaten zion aitari:
-Baina aita txoria zaurituta dago eta.
Aitak erantzun zion:
-Utzi basoan, oso ondo moldatzen da zauriekin.
Nikolasek gazteluko atera joan zen eta hor txoria gorde zuen poltsikoan. Horrela ezin zuen inork ikusi.
Gero Nikolas afaltzera joan zen. Ondoren gelara joan zen, eta han kaxa txiki batean jarri zuen txoria kotoiez inguratuta goxo-goxo.
Eta Nikolas ohera joan zen.
Gauean Nikolasek argi bat ikusi zuen, argi hori txoria zen hegoa ondo zeukan. Bazirudien magia egon zela, bai magia egon zen.
Orduan Nikolasek esan zuen:
-Txoria magikoa da ez dauka zauririk eta lo geratu zen.
Hurrengo egunean, Nikolas esnatu eta gosaltzera joan zen.
Gosaldu eta gero Nikola txoriarekin jolastera joan zen.
Txoria basora abiatu zen eta Nikolas atzetik.
Txoria herensugearen kobazuloan sartu zen eta Nikolas berarekin.
Barruan herensugea hilda zegoen eta atzean zerbait zegoen.
Txoria hurbildu zen eta Nikolas berarekin.
Nikolasek herensugearen atzean altxor bat ikusi zuen, hartu zuen eta korrika joan zen altxorra eta txorarekin gaztelura.
Gazteluko atean Nikolasen ama zegoen eta Nikolasi esan zion:
-Korri, igo azkar!, aita gaixorik dago eta.
Nikolasek altxorra eta txoria hartu eta gora joan zen.
Goian, Nikolasek esan zion aitari: -Aita Ondo al zaude?
Nikolasek eskatu zion txoriari:
-Lagundu txori. Nire aita sendatu al dezakezu?.
Orduan txoria aitaren gainetik bi buelta eman eta aita sendatu zen.
Aitak esan zuen:
-Eskerrik asko txori, geratuko al zara gurekin?. Ah! eta altxor bat ekarri duzu, eskerrik asko.
Eta familia oso pozik geratu zen.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Zuhaiztiko plazan.
MARTIN MURUA

6 comentarios:

  1. Zure ipuina irakurri dut eta asko gustatu zait.

    ResponderEliminar
  2. Zure ipuina irakurri ondoren zalantza bat daukat:
    Zuk idatzi duzu: "Mementu horretan Nikolasek...."
    Nola da? Mementu edo momentu.
    Eskolako irakasle bat

    ResponderEliminar
  3. Kaixo, hiru eratara idatzi daiteke: une, memento, momentu. Hala ere kazetaritzako zenbait testu ezberdinetan erebiltzen da, adibidez,"Berria" eta "Hitza"egunkarietan, "Argia"aldizkarian etab.

    ResponderEliminar
  4. Mila esker, une honetan afaltzen ari naiz.

    ResponderEliminar
  5. oso polita martin aupa 6b-ko mutilak
    u s.u o.m m.i g.s g.m c.a m.d v.i s.(j s.a b)

    ResponderEliminar