08 junio, 2009

ALTXOR GALDUA

Peter 22 urteko mutil bat da. Hawaiien bizi da bere familia eta lagunekin.
Bere zaletasun handiena surf egitea da eta horregatik txapelketa batean izena eman du.
Txapelketan hiru pertsona daude eta, lehenengoa eta bigarrena ondo hartzen dituzte beraien olatuak.
Peter olatua hartzera doanean marrazo batek soka heldu eta bera eramaten du Ozeano erdira.
Ahal duen bezala Peterrek soka askatu eta igerian hasten da.
Egun batzuk pasa eta gero irla batetara iristen dira.
Irlan gosea duela konturatzen da eta janari bila hasten da.
Ordu erdia pasa eta gero, ezer aurkitu gabe egon ondoren, bat-batean soka batek heltzen du bere txorkatila.
Eta buruz behera geratzen da zuhaitz batetik zintzilikaturik.
Asko kosta eta gero askatzen lortzen du eta lurrean tranpila bat dagoela konturatzen da.
Tranpila ireki eta... izugarrizko urre pila dago! Dirua, urrea, baliozko gauza pila bat!
Bat-batean bere gainean pauso hotsak entzuten ditu eta tranpilatik usain txarra duen gizon bat agertzen da.
Gizonak Peter ikusterakoan asko hasarretzen da eta borrokan hasten dira.
Borroka gogor, baten ondoren Peterrek irabazten du.
Etxera itzultzeko modu bat bilatzen ari denean, Peterrek barku bat ikusten du. Itsasontziak
Peterrek ikusi eta irlan geratzen da. Peter jasotako diruarekin aberatsa egiten da Hwaiien.
Eta hurrengo urtean txapelketa berriz egiten du, baina oraingo honetan irabaziz.

MIKEL CARO

No hay comentarios:

Publicar un comentario