08 junio, 2009

AMETS JAINKOA

Bazen behin Otera herrian Amets izeneko gizon bat. Amets bere etxera zihoala bere lagunTomasekin topatu zen eta Tomasek galdetu zion:
-Entzun dut lan bila zabiltzala,nahi al duzu nire lantegian lan egin?-
-Bai!- erantzun zuen Ametsek.
Hurrengo egunean, Tomasen lantegira iritsi zenean, ez zegoen inor eta Ametsek lantegiari susmo txarra hartzen hasi zen, baina bapatean...
BANG !
Lantegiak eztanda egin zuen Ametsekin batera eta ez zen bere arrastorik geratu.
Baina esnatu egin zenean esan zuen:
-Non nago eta zer egiten dut hemen?-
-Zeruan zaude eta hemendik aurrera Amets Jainkoa deituko zara.-esan zuen San Josek zeruko atea irekitzean.
-Baina nik lurrera joan nahi dut berriro- erregutu zuen Ametsek.
-Horretarako zeruko giltza aurkitu beharko duzu.
-Eta non dago giltza?
-Infernuan- esan zion San Josek.
Orduan Amets, ziztu bizian infernurantz abiatu zen eta kostata baina, azkenean, heldu zen infernura. Han, Patxi izeneko herensuge txiki bat ezagutu zuen.
Herensugea arkaitz batetan harrapatuta zegoen eta Ametsen laguntzarekin handik askatzea lortu zuen.
-Mila esker!-esan zion Patxik.
-Zertan lagun diezazuket, Amets?
-Zeruko giltza aurkitu behar dut berriro lurrera joan ahal izateko. Eskertuko nuke zure laguntza.-erantzun zion Ametsek.
Horrela, bi lagunak infernuko Drako sumendira abiatu ziren beraien helburua lortzeko.
Ez zuten espero han zegoen deabruarekin topo egitea, baina hala izan
zen eta egundoko borroka egon zen baina Patxik esan zion Ametsi:
-Han dago zeruko giltza! nitaz ez kezkatu eta zoaz hartzera.
Hartu zuen eta, bapatean, Amets bere etxeko atarian azaldu zen. Ez zuen sinesten gertatutakoa.
Burua eskubirantz biratu zuen eta han ikusi zuen Tomas eskuan lehergailu bat zuelarik.
Orduan, konturatu zen bera izan zela lantegian gertatutako istripuaren
arduraduna.
Horrela Ametsek poliziari deitu zion eta hauek etorri zirenean Tomas atxilotuta eraman zuten.
Handik aurrera, Ametsek askotan amestu egin zuen Patxi herensuge txikiarekin eta, amets horietan, sekulako abentura politak bizi izan zituzten.


UNAI OLASKOAGA

No hay comentarios:

Publicar un comentario