Bazen behin neska bat Irati izena zeukana. Irati herri txiki batean bizi zen. Iratiren familiak ez zuen diru askorik .Irati ahizpa bakarra zen eta horregatik asko aspertzen zen. Iratiri animaliak izugarri gustatzen zitzaizkion baina berak ez zeukan animaliarik. Egun batean Irati kalera atera zen buelta bat ematera. Iratik basotik joatea erabaki zuen berari basoa asko gustatzen zitzaiolako.
Basoa oso ilun zegoen baina Iratori ez zitzaion hainbeste axola, beldurrik ez bait zuen eta. Basoa gero eta ilunago zegoen eta Irati lasai-lasai zihoan.
Azkenean euria gogor jotzen hasi zen eta Irati aurreraka jarraitu zuen babesleku bila. Azkenean, etxe arraro bat aurkitu zuen, etxea baztertua eta zikina zegoen baina Irati hala ere etxe arraro horretan sartu zen.
Eta etxera sartzerakoan A ZE SUSTOA ! Ez zen etxe bat baizik eta zoo txiki bat. Zooa oso gaizki zegoen, ez zeukan jaberik eta animaliak ia-ia hezurretan zeunden. Iratik bi aldiz pentsatu gabe txamarran zeukan txokolatea eman zien.
Ia-ia gaueko hamarrak ziren eta Irati etxera joan behar zen. Iratik tximu bat ikusi zuen zooan eta tximua oso gaixorik zegoenez, Iratik etxera eramatea erabaki zuen.
Basotik joan zen korrika eta azkenean autobus geltokian jarri eta autobusa hartu egin zuen.
Etxera heltzerakoan gurasoek errieta asko egin zioten Iratiri etxera berandu iristeagatik.
Iratik gertatutakoa kontatu nahi izan zien, baina gurasoak oso haserre zeuden. Iratik tximua bere logelako armariuan gorde egin zuen eta afariko sobrak eman zizkion. Tximua oso pozik zegoen eta azkenean lo hartu zuen Irati bezala.
Hurrengo egunean Iratik gurasoei kontatu egin zien eta gurasoek ez zioten sinistu baina bere izeba Antxonik bai eta berarekin joan zen basora.
Azkenean gurasoak beraiekin joan ziren. Etxe arraroa ikusita barrura sartu ziren eta han zeunden animali guztiak gaixorik. Gurasoak berriro etxera joan eta zooa garbitzeko tresnak hartu egin zituzten.
Ordu laurden bat beranduago gurasoak, Irati eta Antxoni zoora bueltatu ziren eta zoa garbitu eta animaliei janaria ematen hasi ziren.
Animaliak oso pozik jarri ziren eta horrez gero Iratik arratsaldero-arratsaldero zoo txiki horretara joaten da eta oso ondo pasatzen du bere lagunekin: animaliak eta tximuarekin.
IXIAR IRIONDO
04 junio, 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
ixiar onena!!!!!!
ResponderEliminartxihcvjf
ResponderEliminarixiar ez zerala enteratzen¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ parrafo guztiak elkartu behar dituzu
ResponderEliminarm.i.n.i.a.k¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡