06 junio, 2009

NORA DANTZARIA

Orain dela urte asko, herri batean neska bat bizi zen, Nora izenekoa.
Asko gustatzen zitzaion dantza egitea, leku guztietan dantzan ari zen, etxean, kalean, ikastolan...
Egun batean bere amak dantza eskola batean apuntatzea erabaki zuen eta horretarako froga bat egin behar zuen zer maila zuen jakiteko.
Froga egiteko egunean, ikastolan dantza ari zela, gaizki zapaldu zuen, lurrera erori eta belauna okertu zitzaion.
Medikuak esan zion atseden artzeko. Horren erruagatik ezin izan zuen froga egin eta uda osoa itxaron egin behar izan zuen.
Hobeto zegoenean praktikatzen hasi zen.
Nahiko luzea egin zitzaion uda, froga egiteko gogoa zuelako.
Ahalegin haundiekin Norak froga egin zuen eta maila on batean jarri zioten.
Dantza eskola horretan lagun asko egin zituen eta oso ondo pasatzen zuen, hiru egun egiten zituen astean, ordu bat eta erdi.
Urteak pasa zirenean, hamalau urte bete zituenean eta puntak egiten hasi zen. Oinetako min asko zuen, azaltxo zituen behatzetan baina hala ere gustatzen zitzaion dantzatzea.
Dantzako ikasketak egiten zituen bitartean, Nora ez zen konturatzen baina klaseetan beste eskolako zuzendari bat zegoen eta izugarrizko proposamenak egin zizkion.
Ikasketak bukatu ondoren, bere dantzako eskolara joatea, profesional bezala eta lurralde askotara joango zela dantzatzera.
Horrela izan zen, lurralde askotara joan zen, oso ondo pasatzen zuen eta azkenean profesional bihurtu zen.

EIDER GERENDAIN

No hay comentarios:

Publicar un comentario