01 junio, 2009

EGURALDI KONTROLAGAILUA

Bazen behin Flipoulus deitzen zen asmatzaile bat. Asmakizun asko egiten zituen baina ez zitzazkion nahiko lukeen emaitzekin ateratzen.
Garbikari bat asmatzen bazuen, hurrengo egunean zabortegi bat baino zikinago agertzen zen garbitutakoa; zementua gogortzeko hautsak asmatu zituenean, batek txalo egin zuen Flipoulus zoriontzeko eta hautsekin egina zegoen etxea lurrera erori zen; bere usain-kengarria probatu zuenak txerriak erakartzen zituen. Baina azkeneko asmakariaz ziur zegoen funtzionatuko zuela.
Dena goiz eguzkitsu batean hasten zen. Bizilagun guztiak esnatu zituen garrasi bat entzun zen Flipoulusen pisuan: Flipoulusek eguraldiaren kontrolagailua asmatu zuelakotan zegoen eta horregatik eureka! garrasi egin zuen.
Eguraldi kontrolagailu harekin Donostian hainbeste euri ez egitea lortuko zuen.Baina martxan jarri baino lehen gosaltzera jeitsi behar zuen kafetegira.
Kafetegitik itzuli zenean eguraldi kontrolagailua ez zegoen! Etxe guztia ikertu zuen eta oinatzak zeudela ikusi zuen.
Haiei jarraitu zien eta kafetegira iritsi zen. A zer tontoa! oinatz haiek berarenak ziren! Berriro itzuli zen etxera eta beste oinatz batzuk ikusi zituen, oraingoak handiagoak ziren. Jarraitu egin zituen gizon potolo batenganaino iritsi arte.
Gizon hura ikusi bezain laster hotzikara sartu zitzaion. Ez zen ausartzen hari ezer esatera, auskalo nola hartuko zuen. Potoloa zenez indartsu itsura zeukan, gainera,larruzko poltsa bat zeraman alboan, seguruenik han zegoen eguraldi-kontrolagailua.
Nolabait konorterik gabe utzi behar zuen gero poltsan begiratzeko. Baina nola?
Pixka bat pentsatu eta gero bere gas lokartzailearekin gizon hori lotan uztea erabaki zuen. Baina bera ez zenez ausartzen hori egiten, handik pasa zen lehenengo pertsona konbentzitu zuen hori egiteko.
Pertsona hark bota zion gasa eta justu kontrakoa gertatu zen, sekulako insomnioarekin geratu zen gizona. Oso haserre horregatik, gizona pertsonaren atzetik joan zen korrika jo nahian.
Suertez larruzko poltsa han utzi zuen eta Flipoulus barruan begiratzen hasi zen.
-Baina zer da hau!! Hemen paperak eta paperak besterik ez daude!!
Buelta eman zen handik joateko baina jadanik berandu zen gizon hura han zelako.
-Zer eh...?Postari bati bere eskutitzak lapurtzen ehh...?-esan zuen gizon potoloak,eta ukabilkada bat eman zion.Baina ez zen oraindik dena amaitu, gasa bota zion pertsonak ere ukabilkada bat eman zion.
Beranduago, mina pasa ondoren, pentsatzen jarri zen..."Jakina! seguruenik kafetegira jeitsi naizenean etxeko atea irekita utzi dut, eta postaria etxera sartuko zen pakete bat uztera".
Erabat etsita, etxera itzuli zen eta sofan eseri zen telebista ikusteko asmoz. Baina urrutiko agintea hartu zuenean botoi guztiei eman zien eta telebista ez zen pizten. Urrutiko agintea ondo begiratu eta eguraldi kontrolagailua zela ikusi zuen.
Pozez zoratzen zegoen. Bere arropa onenak jantzi zituen eta udaletxera joan zen alkateari erakustera.
Alkateak jende pila bat elkartu zuen Flipoulusen asmakariak nola funtzionatzen zuen ikusteko.
dena prest zegoenean Flipoulus bere erretolikarekin hasi zen eta amaitu zuenean "eguraldi beroa eta lehorra" jartzen zuen botoiari eman zion erakusteko baina...Elurra egiten hasi zen.
Alkatea oso haserre zegoen berriro huts egin zuelako baina bestei begiratu eta ikusi zuen pozik zeudela elurrarekin: saltoka eta txaloka. Azkenean zerbait ondo egin zuen Flipoulusek, harrez geroztik ez delako egon elurte handiagorik Donostian!

ANDER MARTINEZ

2 comentarios:

  1. OSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSOOSO

    POLITAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!


    M.I.N.I.A.

    ResponderEliminar
  2. oso ondo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar