06 junio, 2009

MATTIN ETA TRANSLAGAILUA

Mattin futboleko jokalari ona zen; bere taldea semifinalean zegoen, gaur jokatu behar zuten.
Partidua jokatu zuten, eta 3-0 irabazi zuten, bi lehenengo golak Mattinek sartu zituen eta hirugarrena berriz,
Alex izan zen, Mattinen lagunik onena eta ere oso ona zen futbolean.
Finala iritsi egin zen, aurkako taldea hasi behar zuen ateratzen. Mattinek gauza arraro bat ikusi zuen haien entrenatzailea azti baten antza asko zuen.Gainera makila bezalako zerbait zeraman, baina Mattinek ez zion garrantzi handirik eman.
Partidua aurrera zihoan, 0-0 markagailuan, azken minutuetan zeuden, partidua amaitzear zegoen.
Alex eta Mattin azken jokaldia egiten ari ziren, biak batera joko zuten baloia, eta ikutzean dena gelditu zen.
Haien entrenatzailea ez zegoen. Orduan dena bueltaka hasi zen gora eta bera, eskubitik ezkerrera; azkenean kobazulo batean gelditu ziren, Mattinek Alexi esan zion kontrako taldearen entrenatzailea aztia zela uste zuela eta horrekin zerikusia zeukala. Gaua iritsi zen, gaua kobazuloan pasatzea erabaki zuten.
Goiza iritsi zen kobazulotik atera ziren baina norbait ikusi zuen, begiak basapizti batenak ziren lau beso zituen, buruan zainak nabaritzen zitzaizkion. Orduan jakin zuten etorkizunera joan zirela eta baloia translagailu bat zela;
erabaki zuten pertsona arraroari jarraitzea erabaki zuen.
Azkenean, pertsona arraroen basera ailegatu ziren, inor ez konturatzeko nor ziren, beraien arropa eta ezpaziontzi
bat hartu zuten.
Denbora asko pasa ondoren ezpaziontzian beraiek bezalako pertsona normal bat ikusi zuten baina preso zegoen; orduan, gauean, ihes egiten lagunduko zutela erabaki zuten.
Gaua iritsi zen, Alex eta Mattin mozorrotuta zeudenez gelaxkako atezainari, lurreko harri bat bota zioten oinarekin futbolean bezala; atezaina lurrera erori zen. Orduan Alexek korrika batean giltza hartu zuen eta pertsona zegoen gelaxka ireki zuten;
Pertsonak , Pernando zuen izena; kontatu zien bera ere aztia etorkizunera eraman zuela eta gainera bazekiela bueltatzeko forma
baina ezin zuela egin, preso zegoelako; orduan ezpaziontzian eraman zuten lehengo kobazulora.Pernando, itzultzeko irtenbidea prestatzen hasi zen, bost gauza behar zituen, lehenengoa, pinu baten hostoa, bigarrena, harri disdiratsu bat, hirugarrena, marrazo baten hortza, laugarrena belar pixka bat eta bukatzeko eta sagar bat.
Gauza horiek guztiak aurkitu ondoren erre egin zituen batera eta berriro bueltaka hasi zen dena.
Berriro biak atezainaren aurrean zeuden baloia jotzen, azkenean jaurtiketa gola izan zen.
Beste taldeko entrenatzailea atxilotu zuten, eta Mattin kopa altzatzen zuen bitartean, gradaren
palkoan Pernando zegoen Mattini txaloka.



SERGIO GARRUDO

1 comentario: